FEVAk, bere baitan daraman Pilota Berria programako Agustin Asensio arduradunaren bidez, deia zabaltzen die euren kantxak zaharberritu edo egokitu nahi dituzten euskal etxeei La Platako Euskal Aste Nazionalaren barnean egingo den hitzaldi eta bilkurara, gai hau aztertuko baita.
Bilkura/hitzaldi hori gaur larunbata, azaroak 1, izango da, goizeko 9:30etan La Platako Zirkulu Frantsesean (14. kalea, 57.a eta 58.a artean).
2008ko Euskal Aste Nazionalaren antolatzaile, La Platako Euzko Etxea: www.centrovasco.com.