Santa Cruz de Tenerife ospatzen ari den IV. Banda Sinfonikoen Biltzar Iberoamerikarrean kontzertua eskainiko du Bilboko Udal Bandak. Emanaldian Kepa Junkera eta Juan Crisóstomo Arriaga bezalako autore euskaldunen eta konpositore iberoamerikar zein espainiarren gazteen lanak joko dituzte. Kongresua bihar, azaroak 8, arte luzatuko da eta hainbat konferentzia ezberdin antolatu dira. Biltzarraren baitan A Coruña, Santa Cruz de Tenerife, Bartzelona eta Albaceteko Udal Bandek ere emanaldiak izango dituzte. Emanaldiak hiriburuko Auditorioan izango dira.