Edorta Jimenez eta Rafa Rueda Kuban izango dira datorren astean, Haragizkoa ikuskizuna aurkeztuz. Jimenez, Rueda, Jaime Nieto eta Joseba Barrenetxea argazkilaria daude hitza, musika eta irudia uztartzen dituen Omar Nabarroren "Haragizko amoreak" (Susa) poema liburuan oinarritutako proiektu honen atzean.
Bigarren emanaldia gaur, Azaroaren 11an, Casa de la Musica delakoan izango da arratsaldeko 17:00etatik aurrera.