Larunbat eta igandez, Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile, Dantzarien Elkarretaratzearen eta Aberri Eguneko ospakizunaren 10. urteurrena ospatuko dute Buenos Aires probintziako herri honetan, Argentinako inguru zabal batetik etorritako dantzari, euskal etxeko eta delegazioek.
Larunbatean, ohiko kalejira Euskal Etxetik herri erdiguneko Plaza Nagusira (San Martin Plaza), danborrada, dantzariak eta euskal musika lagun. Ondoren, festa emanaldia oholtza gainean, 18:00etatik aurrera, danborrada, dantza taldeen ordezkaritzen partaidetza eta aurten, Maral musika talde argentinarrak edertutako erromeria: gauez La Rural-en, azken hau 21:00etatik aurrera.
Igandean, partaide diren taldeen sozializazioa eta azken agur bazkaria La Rural-en, Paella Erraldoiarekin, euskal etxe antolatzaileko abesbatzarekin eta abar.
Facebook: https://www.facebook.com/denak.canuelas