Larunbat honetan, urtarrilaren 22an, London Basque Society euskal etxearen egoitzan emango du kontzertua Bide Ertzean taldeak. Sarrerak 5 liberako prezioa du eta Oxford Houseko The Chapel aretoko ateak 19:30tan irekiko dira. Tolosarrek Don Inorrez azken albuma aurkeztuko dute bertan, euren abesti zaharregoekin batera.