Ekainaren 5ean Boiseko Euskal Museoak bi erakusketa berri inauguratuko ditu. Batetik, Euskal Kirolei buruzko erakusketaren lekua hartuko du Euskal Frontoiei buruzko erakusketa berriak, eta, bestetik, Euskal Ostatuei buruzkoa ere aurkeztuko da. Ekitaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da, Euskal Museoan.
Informazio gehiago nahi izahnez gero, deitu Euskal Museora (343.2671).