Madrilgo Beti-Jai frontoia eraberritzearen aldeko plataformak lehen bilera egingo du gaur, 20:00etatik aurrera 'El Organillo' auzo elkartean (Meléndez Valdés, 24). 'Salba dezagun Beti-Jai frontoia' plataformakoek denbora daramatzate frontoia eraberritzeko eskaeren aldarrikapenekin. Plataforma internet bidez sortu zen eta orain lehen bilera antolatu dute, 'aurpegiak ezagutzeko'. Bileran hainbat gauza tratatuko dituzte. Eraikina Interes Kulturaleko Ondare izendatu zuen Ondare Nazionalak.
'Salba dezagun Beti-Jai frontoia' pltaformaren bloga