Urtero abuztuan egin bezala, Buenos Aires probintziako 'Beti Aurrera' Euskal Etxekoek, bertako dantzari taldeko gaztetxo eta nerabeekin batera, auzoko edo herriko instituzioetako bat bisitatuko dute Haurraren Eguna elkarrekin ospatzeko. Aurten San Cayetano parrokia hautatu dute.
Beraz, gaur larunbata, arratsaldeko hiru t'erdietatik aurrera, dantzariek euren jantziekin, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordekoek eta EEko "emakumeek" parrokia honetan larunbat arratsaldero antolatzen den 'jantoki'ra doazen 40 haurrekin partekatuko dute askari eta txokolatada, tartean txokolatea, pastelak, edariak eta sandwicheak daudela.
Horrekin batera, arropak oparituko dizkiote San Cayetanoko Karitas-i, horretarako azkenaldian kapaina bat garatu ostean. Ekitaldian ez dute hutsegingo musikak, dantzek, jokoek, goxokiek eta, batez ere, alaitasunak, guztiak elkarbanatze eta partekatze ideiarekin eginak.
Euskal Etxearen bloga: www.centrovascochivilcoy.blogspot.com