euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Beti Aurrera Euskal Etxeak bi fresagailu emango dizkio gaur Chivilcoyko Hezkuntza Ertaineko Eskola Teknikoari

2009/05/12

Non: Chivilcoy, Argentina

Gaur asteartea, maiatzaren 12an, 99 urte beteko ditu Chivilcoyko Hezkuntza Ertaineko Eskola Teknikoak. Hori ospatzeko programaren barnean, Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak emate-ekitaldi bat egingo du goizeko 11etan, non Eusko Jaurlaritzak eman eta Europatik ekarritako bi fresagailu pasatuko zaizkion dohaintzan aipatu eskolari, bertako ikasleek euren ikasketa eta praktiketan erabil ditzaten.

Ekitaldia Eskolaren egoitzan, Pellegrini eta Garibaldi kaleen artean izango da, gaur asteartea, goizeko hamaiketan. Euskal Etxeko bazkide eta lagunak bereziki gonbidatuta daude.

-Beti Aurreraren bloga
http://www.centrovascochivilcoy.blogspot.com



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia