Hego Ameriketan egin behar duen itzuliaren baitan --besteak beste Montevideo Argentinako Arrecifes eta Buenos Aires hiriburua bilduko dituena--, Chivilcoy izango da gaur igandea, irailak 7, Juan Mari Beltran ete bere taldeak zapalduko duten lehenengo oholtza, Chivilcoyko 'Beti Aurrera' EEkoa hain zuzen, Euskal Etxea bera, Eusko Jaurlaritza laguntzaile, antolatzaile.
Juan Mari Beltzan izen ezaguna da euskal musika tradizionalaren esparruan, berreskuratzaile eta hamaika euskal instrumentu jotzen dituen musikari gisa eta baita ere Oiartzungo (Gipuzkoa) 'Herri musikarentxokoa' izeneko musika tresna tradizionalaren alma mater eta biltzaile gisa.
Chivilcoyn musika tradizionalarekin ezarri den ezohiko hitzordu honetarako sarrerak eskuratu nahi dituenak telefonoz egin ahal izango du --421050, 420722, 428036, 422552 edo 421661ra deituz-- edo Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko, dantza taldeko eta euskara eskoletako kideen bidez.
Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxearen bloga: www.centrovascochivilcoy.blogspot.com.