Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Aralarko San Migel zaindariaren jaia dela eta ekitaldi anitz prestatu ditu irailaren 12tik urriaren 18ra. Gaur goizeko 11:00etan "San Benedetto Martir y Jesus Niño" parrokiako (Edison etorbidea 2851) jaiaren barruan Beti Alai dantza taldeak emanaldia izango du. Euskal dantzak dantzatzeaz gain, ohorezko guardia egingo du, baita "Arretxinagako San Migel" dantza ere.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


