Ostiral honetan, irailaren 19an, Bordeleko Euskal Etxeko Bestalariak koralak kontzertua eskainiko du Journées du Patrimoine 2008, ondarearen jardunaldietan. Kontzertua Herriko Etxean egingo dute eta Bordeleko alkate Alain Juppé-k ere parte hartuko du ekitaldian. Emanaldia arratseko zortzietan hasiko da eta doakoa da. Informazio gehiago Bordeleko Euskal Etxearen webgunean, hemen.