euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bestalariak eta Kantuka Abesbatzak kontzertua emango dute gaur St. Pierre elizan

2008/10/11

Non: Bordele, Frantzia

Udazkenean euskal musikaren soinuak izango dira entzungai Bordelen, hango Euskaldunen Biltzarra euskal etxeak antolatu duen jaialdiari esker. Hainbat ekitaldi antolatu dira musikaz gain, hala nola, literatura, kultura eta zinearen ingurukoak. Irailaren 19an hasi zen egitaraua eta urriaren 18 arte iraungo du. Gaur urriak 11, larunbata, Bordeleko St. Pierre elizan kontzertua eskainiko dute Bestalariak koruak eta Kantuka Abesbatzak. Kantuka Nafarroa Behereako Behauze herritik dator, eta 65 kantarik osaturiko koru mistoa da. Didier Irigoin izango dute zuzendari, eta Bestalariak taldeak, aldiz, Marianne Guerin. Kontzertua 20:30tan hasiko da.Bordeleko Euskal Etxea



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia