Irailaren 14an, ostiralean, Asier Altuna zuzendariaren Bertsolari filma proiektatuko dute San Frantziskoko Basque Cultura Center-en. Baina filma ikusi aurretik, ardoa eta gazta dastatzeko parada izango dute bertara hurbiltzen diren guztiek. Horrez gain, zuzendaria bera ere aurrez aurre izango dute, Basque Educational Organization elkarteak homenaldi bat egitea erabaki baitu, euskal zineman egindako lanaren bidez euskal kulturari eta identitateari egin dion ekarpena eskertzeko.