Gaur astelehenean --kontuan hartu behar da Estatu Batuetan jai eguna dela, Labor Day baita-- bertako euskal festen ondoko ohiko Brunch edo hamaiketakoa (bazkari gisa balio duen otordua) izango da, musikaz eta giro onak lagunduta, Chinoko 'Centro Basco' euskal jatetxean. Arratsaldeko lauak inguru hasita, pilota partidak, jatetxe atzealdeko pilotalekuan.
Ostiral, larunbat, igandean, eta gaur, izaten ari den NABO Biltzar eta Euskal Jaiari buruzko artikulua, hemen.
NABO webgunea: www.nabasque.com.
Chinoko Euskal Etxeko webgunea: www.chinobasqueclub.us