Berri Txarrak talde nafarra Chicgon da egunotan bere lan berria prestatzen Steve Albini musika ingeniariarekin eta Reggie's Rock Club aretoan kontzertua emateko gonbidapena onartu du. Nafarrekin batera Gunner's Daughter, Private Joker eta Samantha taldeak ariko dira. Kontzertua 20:00tan hasiko da eta sarrerak 10 dolar inguru balioko ditu. Informazioa gehiago Reggie's Rock Club aretoko webgunean: www.reggieslive.com/rockclub/.