Apirilaren 23an, Madrilgo Círculo de Bellas Artes erakundean, Bernardo Atxagaren testuak eta Jabier Muguruzaren musika jasotzen duen "Paradisua eta katuak" CD-liburuaren gaztelaniazko bertsioa aurkeztuko da. Argitalpena Círculo de Bellas Artesek kaleratu du, eta Euskaltzaindiaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izan du.
Iluntzeko 19:30ean izango da, eta Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria eta Erramun Osa idazkariordea bertan izango dira. Bernardo Atxaga ere han izango da.