Ostiral honetan, maiatzaren 1ean, Bernardo Atxaga idazleak 'Readings from Around the Globe' talde irakurraldian parte hartuko du. Ekitaldia Unterberg Poetry Center aretoan egingo da (92nd St Y, 1395 Lexington Avenue). Atxagarekin batera Petina Gappah, Mariken Jongman, Michael Ondaatje, Daniel Sada, Hwang Sok-yong, Antonio Tabucchi eta Colm Tóibín idazleak izango dira bertan. Tiketen prezioa 20 dolarretakoa izango da (15 dolar PEN Club-eko kideentzat). Informazio gehiago www.smarttix.com webgunean edo 2128684444 telefonora deituz.