Bernardo Atxagak Obabakoak liburuaren aurkezpena egingo du, Sofiako Instituto Cervantesek (Bulgaria) antolatuta eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
Greenwich liburu-dendako areto batean burutuko da aurkezpena,18:30tan, eta Atxagak ez ezik, itzultzaileak (María Pachkova) eta editoreak hartuko dute parte.