Bernardo Atxaga eta Itxaro Borda idazleek euren lanen irakurraldia eskainiko dute gaur Bordeleko Euskaldunen Biltzarra euskal etxean, Kepa Junkera trikitilariaren musikaren laguntzaz. Euskal idazleen parte hartzea urriaren 9tik 23ra Bordelen egiten den 'Lettres du Monde' jaialdiaren barruan dago. "Euskal udazkena Bordelen" jaialdia berriz, gaur bukatuko da, Euskal Etxean egingo den 'Literatura gaualdia' ekitaldiarekin. Jaialdi honetan, euskal literaturaz gain, musika, zineak eta euskal kulturak ere leku nabarmena izan dute. Emanaldia arratsaldean izango da.Informazio gehiago