Ostegun honetan, apirilaren 30ean, Bernardo Atxaga idazleak 'Tendencies in Spanish Language Literature' mahainguruan parte hartuko du, New Yorkeko 'PEN World Voices' jaialdian. Ekitaldia Cervantes Institutoko egoitzan egingo da (211–215 East 49th Street) eta Atxagarekin batera Javier Calvo, Santiago Roncagliolo eta Enrique Vila-Matas idazleek parte hartuko dute. Barbara Epler kazetaria izango da moderatzailea. Sarrera doan.