Urriaren 6an, larunbatean, 13:00etan, bermut-kontzertua izango da Euskal Etxean Carles Belda Sabadelleko trikitijolearen eskutik.
Carles Beldak trikitrixa jotzen du ezaugarri tradizionaldun musika taldeetan, nahiz eta bere musika estilo gustokoenetako bat rumba izan. Pomada bezalako taldeetan rumba trikitrixarekin uztartzeko gai dela erakutsi zuen.