euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Beñat Sarasola olerkariak bere poemak irakurri eta komentatuko ditu, Drassanes HEOean; Itziar Zigak bere bi liburuak aurkeztuko Euskal Etxean

2010/04/21

Non: Barcelona, Katalunia

 

-Beñat Sarasola olerkariak bere poemak irakurriko ditu, Literaldiaren baitan. Gaur, asteazkena, apirilaren 21ean, 19:30etan, Drassanes Hizkuntza Eskola Ofizialean, Hitzaldi Aretoan.

Beñat Sarasola ha publicat dos llibres de poesia, Kaxa huts bat (2007) i Alea (2009). Actualment escriu crítiques literàries al diari Berria i està cursant el doctorat en Teoria de la Literatura a la Universitat de Barcelona. Ens oferirà un recital de poesia en què farà una lectura comentada d’una selecció de poemes bascos i catalans.

-Itziar Zigak bere 'Devenir perra' eta 'Un zulo propio' liburuen aurkezpena egingo du gaur asteazkena, apirilaren 21ean, 20:00etan, Bartzelonako Euskal Etxean.

Zakur-emeen idazkera darabil Itziar Zigak, zigortzen eta zikiratzen gaituen gizartearen bazterrean gelditzen den literatura. Emetasun parodikoa aurkezten digu, feminismo ez-hegemonikoa lantzen duten testuen bidez, eta isilik ez gelditzearen alde egiten du, nahi duguna esan eta egitearen aldeko deiadarra. Emakume ala gizon izan diagnostiko mediku eta soziala dela diosku, eta emakume-izatasun horri heltzen dio baina ez hanka-tartean duenagatik, estrategia politiko gisa, baizik, hau da, “gisa horretara bortxatua izan naizelako; fisikoki, sexualki, afektiboki, ekonomikoki, sinbolikoki...”.

-Webgunea: www.literaldia.com



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia