euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Benan Oregiren "Zutik ozta-ozta nator" liburuaren aurkezpena

2016/09/22

Non: Soraluze, Gipuzkoa

Irailaren 22an --tropa frankistak Soraluzen sartu ziren dataren 80. urteurrenean bertan-- aurkeztu nahi izan du Soraluzen, Udala lagun, bertako seme den Benan Oregik "Zutik ozta-ozta nator" liburua, bere aitona Benan Iñurrietak espetxetik idatzitako gutunak oinarri garatu duen ikerketa historikoaren emaitza.

Aurkezpen aurreko bat egin zuen Benan Oregik berak Idahoko Boisen (AEB) uztailean.

Hiru aurkezpenak

Boiseko aurreaurkezpenaren ondotik, hurrengo aurkezpena Soraluzen izango da, Udalak antolatuta, irailaren 22an. "Gure aitaita EAJko zinegotzi zen eraman zutenean eta egun horretan 80 urte beteko baitira Francoren tropak herria hartu zutenetik".

Hirugarren aurkezpena, ostera, Gasteizen izango da, lagunartean, urriaren 5ean. "Hor Mikel Urdangarin izango dugu bertso kantari". Durangon ere aurkezteko gonbitea jaso du Benan Oregik, eta seguruenik bertan ere aurkeztuko du.

"Liburua ez da komertziala eta ez du argitaletxe batek ateratzen", esaten digu azkenik egileak Boisetik. "Soraluzeko Udalaren eskutik aterako da, Eusko Jaurlaritzako laguntzaren batekin; oraindik ez dakigu nola banatuko den, baina tirada txikia izango du", iragartzen zuen ekainean.



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia