Venezuelako Valencia ondoan dagoen Naguanagua herriko eta bertako Eusko Etxeko zaindaria da Begoñako Andra Maria eta larunbat honetan, abuztuaren 20ean, haren ohorezko jaiak egingo dira euskal elkartearen egoitzan.
-11:30etan: Meza
-12:00etan: Ereserkiak eta banderen jasoera; jaiari ekiteko hitzak
-12:30etan: pilota partidak Eusko Etxeko kantxan
-01:30etan: bazkaria
-03:00etan: erromeria
Caracaseko Eusko Etxetik ere parfte hartzekotan daude eta Caraboboko Eusko Etxera bidaia egingo dute autobusez. Interesatuak deitu mesedez lehen bait lehen hiriburuko euskal elkarteko Idazkaritzara
-Ikus artikulua, hemen

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


