Begoña Echeverria soziologoa Denverren izango da ostiralean, apirilaren 14an, The Hammer of Witches: a Historical Novel eleberria aurkezteko Colorado Euskal Etxearen eskutik. Liburuak arrakasta handia izan du, abuztuan Center for Basque Studies,-ek argitaratu zuenetik eta Echeverriak bira bat hasi du lana euskal etxeetan aurkezteko (datak, hemen).