El Salvadorreko Euskal Etxeak San Martin eguna bazkari batekin ospatuko du azaroaren 4an. Bazkaria plater bakarraz osatua egongo da -txerria, nola ez- eta zizka-mizkak partaideek eramandako jakiekin osatuko dira. Edateko ardoa eta freskagarriak izango dira.
Bazkaria 12:00etan hasiko da, Villa Merliot merkataritza zentroko 8. lokalean. Aldez aurretik izena eman behar da.
Bazkalostean, karaokea kanta tradizionalekin eta Euskal Etxera bazkide berriak erakartzeko kanpaina izango dira.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


