euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bazkaria, festa eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita Londresko haurrei

2014/12/13

Non: Londres, Ingalaterra

Larunbatean, abenduaren 13an, Olentzero eta Mari Domingiren bazkari eta festa ospatuko dute Londresen, bertako euskal etxeak antolaturik, bertako haurrek, The Beckers Community Hall-en, 2:30pm-etatik aurrera. Famili-giroko bazkaria izango da, haurrentzako musika eta opariekin.

Txartelak, 20 libera helduentzat, 18 euskal etxeko kideentzat, eta doanik 16 urtetik beherako gaztetxo eta haurrentzat.

Hona euskal etxetik bidalitako oharra, jatorriz euskaraz (mila esker!):

Deia

Aurten Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko bazkaria, The Beckers Community Hall-en izango da, abenduaren 13an, larunbata, 14.30etan. Beste behin ere, ekintza berezi bat ari gara prestatzen, eta guregana etortzeko gonbita pasa nahi dizuegu.

Aurtengo Gabon bazkaria inoiz baino gehiago famili giroan ospatzekoa izango da. Musika eta opariak ere izango ditugu umeentzat.

Txartelen prezioa £18 bazkideentzat eta £20 ez-bazkideentzat izango da, 16 urtetik beherako umeak dohain.

Mesedez jarri harremanetan gurekin bazkarira etortzekoak bazarete, horrela ekintza hobeago antola baitezakegu, gure email helbidera mezua bidaliz: londonbasquesociety@gmail.com osteguna baino lehen.

Egunean bertan antolakuntzan laguntzea nahi izan ezkero, etorri 13.00k aldera edo ahal duzunean.

Menua:

Lehen platera: Entsalada eta kroketak. Kroketa begetarianoak egongo dira.
Bigarrena: Bildots gixatua. Jarri harremanetan gurekin plater begetarianoa nahi baduzu.
Postrea: Tarta + Izozkia (fruta ere egongo da)
Ogia eta 4 pertsonentzako ardo botila prezioan barne.

Egunean zehar euskal musika (trikitixa zuzenean eta Euskal kantak) eta edariak ere izango dira eskuragarri.

Xehetasunak:

Noiz: Larunbata, abenduak 13.
Ordua: 14.30etan.
Lekua: The Beckers Community Hall, Rectory Road, N16 7QT
Prezioa: £18 Bazkideak eta £20 ez bazkideak.

-Euskal Etxearen webgunea: http://zintzilik.org
-Facebook: https://www.facebook.com/Londonbasqe



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia