Lapridako 'Lagunen Etxea' EEko 'Eusko Txokoa' Liburutegiak --Argentinako Buenos Aires probintzian-- iragartzen duenez, igande honetan, 2014ko ekainaren 22an, honako ekimen hauek garatuko dira bazkariarekin batera euskal egoitzan:
-Liburu erakusketa bat, 2014an Liburutegira heldu diren ale berriena
-11. Lehiaketari dagokion liburu zozketa, 'Argentinako eta Euskal Herriko ereserkiak' izenburupean,
gogoan harturik sariak zortzi liburu izango direla, hiru kategoriatan sailkatuak, hala nola haurrak (10-12 urtekoak), nerabeak eta helduak.
-Argitasun gehiagorako idatzi Ester Arrondori