Euskal Museoak 'First Thursday' edo Hileko Lehen Osteguna delako ekitaldia egingo du gaur, ateak doan irekiz, 17:00tatik 21:00ak arte. Cyrus Jacobs/Uberuaga House etxera bisita doan egin ahal izango da. Boiseko etxerik zaharrena da eta euskal artzain ostatua izan zen 1910tik 1969a arte. Tour-ak 18:30tan, 19:00tan eta 19:30tan hasiko dira. Gainera, Boiseko euskal musikariek 'jam session' bat egingo dute 18:30etatik aurrera. Sarrera doan.