Boiseko Basque Museum and Cultural Center-ek urteroko Winefest jaia egingo du gaur, abuztuaren 14ean. Inguruetako euskal jatetxeek prestatutako pintxoak dastatu ahal izango dira eta 100 ardo klase dastatzeko aukera egongo da. Isileko enkanteak egingo dira. Erreserbak egiteko deitu (208) 343-2671 telefonora.