Gaur ostirala, martxoaren 6tik hasita, Basque Educational Organization-ek Gerra Karlisten inguruko hausnarketa historigrafikoa burutuko du Basque Cultural Center-en datozen bi egunetan. Gaur arratsaldeko 7:30etatik aurrera Jose Maria Tudurik zuzendurako “Gerra Karlista: 1872-1876” filma bistaratuko dute jatorrizko bertsioan eta ingeles azpitituluekin. Jarraian Asier Altunak egindako “Bertsolari” dokumental lana ikusteko aukera izango da.
Bihar larunbata, goizeko 10:30etatik 12etara Xabier Irujo ikerlariak fenomeno karlistaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Jarraian nahi dutenak Martin Minaberry liburutegia kontsultatzeko aukera izango dute. Jarduera guztietara sarrera doakoa da.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


