euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Basque Cultural Center eraikina zabaldu zuteneko urtemuga ospatzeko festa asteburua

2015/02/14

Non: South San Frantzisko, AEB

-Programa, osorik, hemen

San Frantziskoko euskal komunitateak urtero ospatzen duen festa da, gaur egun inguru zabal bateko biltoki eta erreferentzia den Basque Cultural Center-en eraikina estreinatu zuteneko urteurrena, otsail erdialdean, beti President's Day-ko asteburuarekin (urtero otsaileko hirugarren astelehenean da President's Day, jai eguna AEB osoan), aurten larunbat-igandeko euskal festa otsailaren 14 eta 15ean delarik, beraz.

Europako pilotariak ekarri ohi dira, Kalifornia eta Estatu Batuetako beste leku batzuetako partaideak ere etortzen dira, euskal musikariak ere hala izan ohi dira.

Asteburu polita, pilota, musa, klika, bazkari-afariak, musika, kantua, dantzak, meza (klikak, dantzariek, etxeko Elgarrekin abesbatzak, bertsolariek eta abarrek edertua), baratxuri-salda eta batez ere giro ona biltzen duen ekitaldi ikusgarria.

-San Francisco Basque Cultural Center: http://www.sfbcc.us
-SFO Basque Cultural Center (jatetxea): http://www.basqueculturalcenter.com
-San Francisco Basque Club: http://www.basqueclub.com

 

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia