Euskal Erria Euskal Etxeak antolatuta, euskal baserri eta musika instrumentuen argazki erakusketaren inaugurazioa burutuko da, arratsaldeko seietan. Erakusketa Montevideoko udaletxeko aretoan izango da eta Montevideoko alkate Ricardo Erlhich bertan izango da. Erakusketa urriaren 31a arte egongo da zabalik eta sarrera doan izango da.