euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bartzelonako Euskal Etxeak sortu berri duen Irakurle Klubaren lehen bilera

2009/03/05

Non: Bartzelona, Katalunia

Euskal literatura Katalunian ezagutarazteko, Irakurle Kluba abian ipiniko du Bartzelonako Euskal Etxeak. Irakurleak hilabetean behin bilduko dira ordu pare batez, iluntzeko 19etatik 21etara, euskal liburu bati buruz hitz egiteko. Liburuak euskaraz sorturiko literatur lanak izango dira, baina euskaraz ez dakitenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten, jatorrizkoak ez ezik itzulpenak ere berdin-berdin erabiliko dituzte. Aritz Galarraga, UABko irakasleak gidatuko ditu saioak. Parte hartzeko, Euskal Etxean izena eman behar izango da eta 15 euroko matrikula ordaindu bazkide ez direnek; bazkideentzat dohainik da.

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia