Bartzelonako Centre Cultural Euskal Etxeko kideak kalera aterako dira bihar eta kalejira batekin Diadarekin, kataluniako jai nagusiarekin, bat egingo dute. Musika eta dantza izango dute Bartzelonako euskaldunek lagun, Lluis Companys pasealekuan hasiko den ibilbidean.