Argentinan, 'Banderaren Seaska' edo 'Banderaren Sorterria' bezala ezagutua den Rosarion, bertako Zazpirak Bat Euskal Etxeak Banderaren Eguna ospatzeko ohiko erreki tradizionala antolatu du bere egoitzan (Entre Rios 261) larunbat honetan, ekainaren 14an, 21:30etatik aurrera.
Txartelak 130 pesotan salgai. Menua, enpanadak, errekia zenbait entsalada motarekin, mahaiburukoa, kafea eta pasteltxoak, ardoa eta freskagarriak. Kantina zerbitzua zabalik.
Erreserbak Idazkaritzan, asteartetik larunbatera, 14:00etatik 21:00etara. Telefonoz, 421-7670 zenbakira deituta edo, posta elektronikoz, zazpirosario@zapirakbat.com.ar helbidera idatzita.