Lapurdiko Baiona hiriko festak joan den astelehenean amaitu ondoren, txanda hartzea, baiones festa giroan oraindik, Argentinatik dator. Izan ere, azken urteotan hasitako ildoari jarraiki, 'Baionako pestak' egitaraua prestatu dute gaurko, larunbata, agorrilaren 8rako, iluntzeko bederatzi t'erdietan hasita, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea edo Centro Vasco Francés-eko kideak, elkartearen egoitzan.
Pintxoak, ilarrak (indabak, babarrunak), izozkia, ardoa, freskagarriak, kalimotxoa izango da. Sarrera, 30 peso. 'Arropa egokiz' etortzea eskatu dute antolatzaileek, alegia kolore xuri-gorriz eta zapi gorria lepoan.
Erreserbak 4383-5831 zenbakian, 12:30etatik arratsaldeko zortziak arte Euskal Etxeko Idazkaritzan. E-mailez: ibaiak@hotmail.com Bestela, Norma Rios-i deituz, 4922-4143 / 1540883300 zenbakietara.