euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Baionako festak argentinar lurralderaino iritsiko dira Iparraldeko Euskal Etxeari esker

2008/08/02

Non: Buenos Aires, Argentina

Baionako festek Ozeano Atlantikoa zeharkatuko dute eta Argentinako hiribururaino iritsiko dira. Bertako Iparraldeko Euskal Etxeak jokoak, dantzak eta zozketaz betetako jaialdia antolatu du. Horrez gain, pintxoak, hanburgesak, ardoa, kalimotxoa, gaseosak eta gauerdiko zurrakapotea eskainiko da. Ekitaldia 21:30etan hasiko da eta parte hartu nahi dutenek $25 ordaindu beharko dute. Izena abuztuaren 1a baino lehen eman beharko da 4383-5831 (idazkaritza) edo 4922-4143 (Norma) telefonoetara deituz. Informazio gehiagorako hona idatzi.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia