euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Baietz' musika taldeak Araba eta Nafarroako musika gerturatuko du Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxera

2009/11/07

Non: Cordoba, Argentina

Arabako musika oso berezia eta aberatsa da. Txistu eta gaita soinuek eta alboka eta txalaparta erritmoek lurralde honi berezko nortasuna eman diote. Nafarroako musikaz arituz gero, musika-eskualdeak ezberdindu ditzakegu: Baztango txistulariak eta soka dantzak, Erriberako jotak, edota iparralde aldean urteetan zehar ahoz aho helarazi diren 'a capella' kantuak.

'Baietz' talde musikalak Cordobako Gure Txokoan kontzertua eskainiko du, Araba eta Nafarroako doinu, instrumentu eta erritmo guzti hauetan sakonduz.

Emanaldia gaur, azaroaren 7an izango da, gaueko 21:00tan. Sarrera doakoa da.

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia