Necocheako Euzko Etxeak antolaturiko Euskal Astea amaitzear da eta gaur, azaroak 12, azken aurreneko ekitaldi eguna ospatuko du egitarau honekin:
-8etatik 10:30etara: Harrera ordezkaritzei
-8:30etan: Gosaria
-9:30etan: FEVA bilera euskal etxeko kultur aretoan; Liburuzainen bilera euskal etxeko mus aretoan; Euskara bilera euskal etxeko sukaldaritza elkartean.
-11:30etan: Zuzendari bilera euskal etxeko pilota lekuan
-13:00etan: Bazkaria Euzko Etxea-n
-17:30etan: Danborrada Euzko Etxearen aurrean, Gaztelubideko Juan Mari Abad danbor nagusia zuzendari eta elkarte horretako kideak ere jotzaile
-18:30etan: Kalejira erdiguneko kaleetan, Paris Antzokiraino, partaide direla Gargantua, erraldoi eta buruhandiak, dantzarien ordezkaritzak, bisitari eta bertako Gazte Alai eta Zahar Alai
-19:30etan: “Maria Julia Ercoreca” emanaldi artistikoa Paris Antzokian: euskal etxe bisitarietako dantza taldeen partaidetza eta baita Necocheakoak bertakoak (59. etorbidea, 62. eta 64. artean)
-22:30etan: Afaria eta erromeria Euzko Etxean
Euzko Etxea webgunea.