euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Azken agurra Euzko Etxean, Cerezal Olaskoaga familiari hilabete honetan euskadiratuko dela-eta

2015/02/07

Non: New York, AEB

Otsailaren 7an, larunbata, despedida afaria egingo zaie Jon Cerezal, Amaiur Olaskoaga eta euren seme Luken-i New Yorketik Hondarribirako bidea hartuko dutelako, hirian sei urte eman eta gero. Hitzordua, 13:00etan; bazkaria (potluck) 14:30ak aldera, Euzko Etxearen egoitzan.

Hona deia dela-eta Euzko Etxeko lehendakari Iban Ubarretxenak euskaraz zabaldutako oharra:

NYeko Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, agur!

Honez gero ondo jakingo duzuen moduan, Jon Cerezal, Amaiur Olaskoaga eta Luken Cerezal Olaskoaga badoaz New Yorketik Hondarribira otsailean. Sei urte eman dituzte hirian, eta gutako askorekin momentu ugari bizi ostean, horietako makina bat Euskal Etxean bertan,  “laister arte” esatera elkartuko gara.

Hauxe da proposamena: otsailaren 7an, larunbatean, Euskal Etxera inguratu nahi duen guztiak ekar dezala bere gustuko plater edo jakiren bat. Ekarritako guztia bilduko garenon artean jango dugu.

Eguerdiko 1etan taberna zabalduko dugu. Eta 2.30ak inguruan, ekarritakoarekin bazkaria egingo dugu.

Etorri behar duzuenok, mesedez, bidali email bat Gari Udaberi helbide honetara: gariudabe@hotmail.com otsailaren 4a baino lehen, eta esaiguzue zer jaki ekarriko duzuen (denok gauza bera ez ekartzea saihestu nahi dugu). Mila esker.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia