Irailaren 16an, igandean, Avilako Santa Teresa Euskal Jaialdia, izen bereko eskola katolikoarentzako ekintzen sostengu ekonomikoa lortu eta euskal festa baten inguruan ongi pasatzeko eguna antolatu dute Fuji parkean, Nevadako hiriburu Carson Cityn.
Eguna mezarekin hasiko dute, eta egun osoan txorizoa eta beste hainbat jaki dastatzeaz gain, hainbat ekintza eta entretenimendu izango dira. Afaria ere izango da. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira.