Aupa Quarteten kontzertua eskainiko du gaurkoan Bartzelonako Euskal Etxean. Asier Suberbiola donostiarra buru duen soka taldeak jazz-a, pop-a, munduko musika eta klasikoa uztartzen dituen beraien soinu garaikide berria aurkeztuko du. Erabateko ekitaldi originala: indarrez eta bat-batekotasunez beteriko sokak, oinarri elektroniko eta efektu anitzeko pedalez eutsia.
Kontzertua Euskal Etxean izango da arratsaldeko 20:00etan. 8€ edariarekin (bazkideek doan).