Paraguaiko Asuncion hirian aurrera darrai 'Jasone' Euskal Etxeak antolatu duen Euskal Astearen ekitaldi sortak.
Gaurkoan, ekainak 2, "Munduan Euskaraz, euskararen iragana, oraina eta geroa" hitzaldia eskainiko du Xabier Zabaltza historialari eta Jaurlaritzako Kultura saileko aholkulariak.
Ekitaldia Iparreko Unibertsitatean gauzatuko da arratsaldeko 19:30etan hasita. Hitzordua edertuz, Ignacio Zubizarreta tenorea eta Iparreko Unibertsitateko Abesbatza arituko dira, euskal kantuak bilduko dituen errepertorio bat eskaintzen.
Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxearen fitxa.