euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Associazione Culturale Euskararen Ezohiko Biltzar Nagusia, lehendakaria hautatzearren

2015/03/11

Non: Erroma, Italia

Martxoaren 11ean, cineclub Detour-en (Via Urbana 107, Rione Monti), 19:00etan, Associazione Culturale Euskara-k Ezohiko Biltzar Nagusia egingo du, elkarteko lehendakaria hautatzearren.

Hona Alex Mendizabalen gutuna:

Kaixo,

13 urte ondoren, Associazione Culturale Euskara – Eromako Euskal Etxea elkarteko lehendakaritza uzten dut. Jarraituko dut bazkide izaten eta ahal dudan moduan laguntzen baina aldaketak behar direla uste dut. Astindu bat eta energia berriak. Partehartze zabalagoa. Zurea ere, irakurle, posible balitz. Proiektu serio bat persona arduradunak aldatzeko gai izan behar da. Baina baita ere elkartekide kopuru ahalik eta zabalena erakartzeko gai, parte hartzera, egitasmoen eta ekitaldi prestaketetara. Urte guzti hauetan zuetariko hainbatek parte hartu du A.C.E. ren programazio zabalak behar izan duen ekitaldi, prestakuntza eta agerikoak ez diren hainbat lanetan. Ez da izan gutxiko kontua elkarren artean egin duguna urte guzti hauetan. Aurrerantzean ere egitekoak ugariak izango dira – egitasmo eta proiektu berriak, kominikazioa eta sare sozialak, argialpen eta ikastaroak, itzulpenak …). Elkarlanerako gogoz eta ideiak gauzatzeko prest bazara, hurbil zaitez. Asko dago egiteke!

A.C.E. elkartea 2002 urtean sortu genuen Marlene Merikaetxebarria, Paola Rosa eta Wilfried Roellekin batera. Hauek dira orain arte Zuzendaritza Konsejua osatu dutenak. Eusko Jaurlaritzak berehala onartzen du A.C.E. Euskal Etxe bezala eta horrek bideratzen du elkarteak dirulaguntza publikoa eskatu ahal izatea. HABE ren laguntzarekin euskara eskolak antolatzen hasten gara eta Eroma hirian kultur programazioa osatzen. ACE ez da ordea kultur programazioa soilik baizik eta Italiatik bai EHtik guregana informazio eta laguntza bila jotzen duen hainbat jenderi ahal dugun neurri ta moduan laguntzea. Hau da, Euskal Etxea. ACEk egindakoez gehiago jakin nahirik, www.euskara.it

Urte gutxitan A.C.E. inguruan EUSKARA.IT deituko den plataforma sortzen da, non bilduko diren ondorengoak: - Associazione Culturale Euskara – Eromako Euskal Etxea - www. euskara.it web orria - Dipt Lingua e Cultura Basca dell’Università Popolare UPTER Unibersitateko Euskal Saiala - LIBE online argitaletxea www.libedizioni.it - Programma Studi Baschi, Università ROMA3 Euskal Saila

Hurrengo urtetarako EUSKARA.IT plataformak oinarri nahiko sendoak dauzkala uste dut, kontuan harturik zenbait kidek hartu dituzten ardurak *. Ez dezagun ordea ahaztu bai plataforma bai ACE elkartea errealitate txikiak direla. Uste dut, maiz, ageri edo erakusten dugun baino txikiagoak eta ahulagoak eta beti egoera prekario eta estuan. Istituzio publikoen dirulaguntzak izugarri murriztu dituzte azken urteotan eta bereziki Etxepare Institutuak axolagabeki eta ulertu ezinik %100 dirulaguntza kendu dio Euskal Sailari.

Finanziazio bide berriak bilatzeari ekin behar diogu, publikoak zein pribatuak.

2015 Martxoaren 11n elkarteko lehendakari berria aukeratuko dugu. Hautesle asanblada, Eromako Detour zinema aretoan ospatuko da 19tan. Via Urbana 107.

Geroarte. Ez galdu! (A presto. Non vi perdete!)

Alex Mendizabal

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia