Asteazkenean, otsailak 27, 18:30ean, “Gaztelak Nafarroa indarrez hartu zueneko 500. urteurrenari” buruzko hitzaldia emango du Aitor Pescador Medrano Filosofia eta Letretan lizentziadunak eta historialariak, Askatasunaren Bidea elkarte euskal-argentinarrak antolatuta. Hitzordua San Migueleko Domingo Faustino Sarmiento herri liburutegian (Sarmiento 1503, Belgrano izkina) izango da.