Buenos Aires-ko Iparraldeko Euskal Etxeko (Centro Vasco Francés) Kultura Azpibatzordeak bere Zine Zikloaren baitan antolaturik, Asier Zarraolandia zuzendariaren 'Perros de hierro' dokumentala emango da gaur, arratsaldeko 19:30etarik aurrera, aipatu euskal etxearen egoitzan. 30 minutu irauten ditu filmak eta Bilbo inguruko burdin mehatzeak hartzen ditu aipagai.
Saioak Asier Zarraolandia zuzendariaren presentzia eta azalpenak bilduko ditu.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


