Monterey Symphony Orchestra taldeak Asier Polo euskal biolontxelista izango du gonbidatu nagusi gisa gaur, Salinas hiriko Sherwood Hall-en (940 N. Main St) emango duen kontzertuan. Egitarauaren izarran Dvorak-en biolotxelorako kontzertua izango da. Bi emanaldi egingo dira, lehena 15:00tan eta bigarrena 20:00tan.