ArtExpats proiektuaren aurkezpena urriaren 17an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan. Lehen atalaren proiekzioa eta Natxo Artetarekin solasaldi irekia egingo dira Madrilgo Euskal Etxean (Jovellanos kalea, 3).
ArtExpats Iryna Grageraren ikerketa artistikoaren hedapen natural gisa sortu zen. Bere jardunaren bidez lekualdatze, memoria eta nortasunaren gaiak aztertu ondoren, artistak bere ikuspegia zabaldu du orain, testuinguru oso ezberdinetan antzeko esperientziak bizi izan dituzten beste sortzaile batzuk ere barne hartzeko.
"ArtExpats nire ibilbidearen parte ere baden galdera batetik abiatzen da: zer gertatzen zaio gure nortasunari leku bat utzi eta kultura ezberdinen artean bizitzen hasten garenean? Jakin nahi dut beste artista batzuek nola erantzun dioten galdera horri, beren bizitza eta lanaren bidez."
Proiektua garapen-fasean dago une honetan; dagoeneko zortzi artistak parte hartzen dute, eta beste batzuk batzeko prozesuan daude. Epe luzera, Artexpatsek lankidetzak ezarri nahi ditu Espainian zein atzerrian dauden galeria, kultura-erakunde, unibertsitate, artista-egoitza, nazioarteko komunitate eta kultura-institutu batzuekin.



Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


